Ikasturte honetan, Gastronomía Baskak bere lehenengo 40 urteak bete ditu giza taldeak elikatzen. Hori dela eta, mahaia partekatu dugu zenbait belaunalditako hamarnaka mila lagunekin, eta hainbat eta hainbat menu prestatu ditugu haientzat. Gure helburu nagusia ezer gutxi aldatu da urteotan guztiotan: gaur egun, lehenengo egunean bezala, euren konfiantza ematen diguten guztiei gehieneko bermeez janari gozo bezain osasungarria jaten ematea daukagu xede.
Gure urteurrena dela eta, eskerrak eman nahi dizkiet urteotan euren ahalegina zein talentua enpresaren esku jarri dituzten guztiei, baina, batez ere, oraintxe bertan taldea osatzen dutenei eta gure jardueraren bihotza direnei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet geure bezero nahiz hornitzaileei guztiei eta, oro har, gugan sinetsi duten eta gurekin leialak izan diren guztiei ere bai.
Gaur egun, inoiz baino gehiago, etorkizunarekin dugu konpromisoa, eta jasangarritasuna nahiz kalitatea ditugu xede nagusi.
Etorkizuneko erronkak aukerak ere badira, hazteko, hobetzeko eta pertsonak zaintzen dituen eta baliabideak erantzukizunez administratzen dituen elikadurarekin daukagun konpromisoa berresteko orduan.
Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik eta gure ibilbidearen parte izateagatik. Askoz hamarkada gehiagotan bidaideak izango ahal gara!
Fernando Gazpio GB Corporación / Gastronomía Baskako zuzendari nagusia